Premio Euskadi de Literatura 2019—Pero... ¿por que´ hablas asi´, mi chico?Gure amatxi Bitorianaren bapateko deserotasuna nabaria zen,amatxi eta biok paseatzera atera ginelarik…Garralda (Aezkoa ibarra, Nafarroa), 1980. urtean, amatxi euskaldun baten harridurak eta deserosotasunak ez zuten mugarik, or...
—Pero... ¿por que´ hablas asi´, mi chico? Gure amatxi Bitorianaren bapateko deserotasuna nabaria zen, amatxi eta biok paseatzera atera ginelarik…
Garralda (Aezkoa ibarra, Nafarroa), 1980. urtean, amatxi euskaldun baten harridurak eta deserosotasunak ez zuten mugarik, ordu artio erdalduna zen iloba lehenbizikoz Euskaraz mintzatu zitzaiolarik. Horrela hasten da Frankismoan sortu, hazi eta hezitako belaunaldi baten istorioa, jatorriz zegozkion hizkuntzaren eta kulturaren gabeziaz ohartuta, haien berreskurapenean murgildu zelarik.
Memoria historikoa ez da gerra kontuetara bakarrik mugatu behar, Xamarren iritziz, ondorioak hura bizi izan ez zutenengana ere hedatu zirelakoz urtetan. Mintzaira ikasten, historia ezagutzen, herri kultura baloratzen… galdutakoaren bila, 70eko hamarkadan, aetz gazte multzo bat abiatu zeneko sentimenduak nahas-mahas ageri dira narrazioan: ez izatearen minetik aurkikuntzaren bozkariora, ezjakintasunaren ahalketik errudunen kontrako suminera, behartutako etena gauzatu zuen belaunaldiarekiko haserretik, haren aldeko miresmen mingotsera, ezagutu eta pairatu zuenagatik…
Bidenabar, Xamarren kontakizun autobiografiko honetan, topikoak hausten dituen Aezkoa ibar liberal eta antiklerikala ezagutuko dugu, Orbaizetako arma-olaren historian gara murgilduko, bertan finkatutako estatu-mugaz gaineko harremanetan barneratuko eta, tamalez, abantxu betikoz galdurik den bertako Euskara dugu dastatuko.
Funtsean, bortuetako Euskal Herri ezezagun horretan barna bidaia argigarri bat egiteko gonbidapena.
Aquest lloc web emmagatzema dades com galetes per habilitar la funcionalitat necessària de el lloc, inclosos anàlisi i personalització. Podeu canviar la seva configuració en qualsevol moment o acceptar els paràmetres per defecte.
Les galetes necessàries ajuden a fer una pàgina web utilitzable activant funcions bàsiques com la navegació a la pàgina i l'accés a àrees segures de la pàgina web. La pàgina web no pot funcionar adequadament sense aquestes galetes.
Personalització
Les galetes de personalització permeten a la pàgina web recordar informació que canvia la forma en què la pàgina es comporta o l'aspecte que té, com el seu idioma preferit o la regió en la qual vostè es troba.
Anàlisi
Les galetes estadístiques ajuden als propietaris de pàgines web a comprendre com interactuen els visitants amb les pàgines web reunint i proporcionant informació de forma anònima.
Marketing
Les galetes de màrqueting s'utilitzen per rastrejar als visitants en les pàgines web. La intenció és mostrar anuncis rellevants i atractius per a l'usuari individual, i per tant, més valuosos per als editors i tercers anunciants.